Nadia Perez

Nadia Perez

09-07-2022

18:14

Gauza bat da bi sexu (biologikoki/fisiologikoki ezberdintasunak dituztenak) existitzen direla onartzea. Aldiz, emakumeon zapalkuntzak bizi dugun gizarte kapitalistan duen lekua aztertu nahi badugu, ezin dugu ezaugarri biologiko horietan kokatu fenomenoa.

Zapalkuntzak gizarte antolaketa batek erreproduzitzen ditu. Biologikoki existitzen diren desberdinetasunek zapalkuntzaren garapen historikoan eragina izan dute, baina ezaugarri horiek dituzten pertsonetan naturalizatu diren funtzio sozialak dira zapalkuntza definitzen dutenak.

Kasu honetan emakume langileon zapalkuntzak lan indarraren debaluaziorako funtzioa betetzen du, burgesiaren etekin ekonomikoak bermatzeko funtzioa. Noski, hori ez da soilik termino ekonomikoetan ematen, materiala ez delako kultural/politikotik bereizten,

eta zapalkuntza horren betikotzeak gure bizitzako aspektu guztietan zapalduak izatea eskatzen du. Ezaugarri biologiko ezberdinak izatea (nahi bada, sexua) ez da arazo bat horren gaineko inposizio sozial bat existitzen ez bada zapaltzen gaituena.

Horregatik, sexu eta generoa ezin dira bereizi eta esan, bat materiala (sexua) da eta bestea kulturala (generoa) eta kulturala desagerraraziko dugu “por decreto” eta listo. Horrek, estatu bugesaren markoaren baitako proposamen erreformista du plasmazio politiko.

Badakigu aldiz, estatuak, kapitalaren agente gisa jarduten duela eta beraz, estatua indartzea, zapalkuntza betikotzen duen kapitalaren logika indartzea dela. Orduan, emakume izatea sistema kapitalistan, identitate zapaldu gisa, umetoki bat izatetik haratago doa.

Aipatzekoa da emakume izatea definitzeko ditugun zailtasunak etengabe azpimarratzen ari zaretela, baina zertarako definitu “emakumea” ez bada emakume gisa bizi dugun zapalkuntza ulertu eta hori gainditzeko proposamena diseinatzeko?

Arazoa emakume gisa sozializatua izatea da, hau da, funtzio sozial espezifiko bat betetzea eta klase izaera argia du zapalkuntzak.

Beraz, emakume langileok, gainontzeko identitate zapalduekin batera, subjektu iraultzailea eraiki (ez da ez emakumea, ez trans-a, baizik militantzia komunista) eta guztion askatasuna muturreraino eramango duen programa politikoa eraman behar du aurrera.


Follow us on Twitter

to be informed of the latest developments and updates!


You can easily use to @tivitikothread bot for create more readable thread!
Donate 💲

You can keep this app free of charge by supporting 😊

for server charges...